


Nortzuk gara?
IRATIBIRA E-BIKE Mariok eta Aimarrek, Zaraitzu ibarreko bi gazte eta lagun, sortutako enpresa bat da, bizikleta elektrikoak alokatzen dituena. Hemen bertan jaio eta biziz gara eta bertako natur inguruneak zuekin partekatzea gustatuko litzaiguke.
​
Gure proiektuan natura eta kirola uztartzen ditugu, esperiantzia paregabea lortuz. Ausartu zaitez gurekin bazter horiek ezagutzera.
​
.jpeg)
GURE EGINKIZUNA
Iratibira ezberdina da
Gure Jatorria
Hemen bertan jaio eta bizi gara. Gure eginkizuna Nafarroako Pirinioen esentzia gordetzea eta partekatzea da, ezagutza sakonaren eta errespetuaren bidez.
Eginkizuna
Proiektua Iratiko oihanaz eta bere inguruneaz gozatzeko pentsatuta dago, modu eroso eta dibertigarri batean.
Erraztasuna eta erosotasuna osagarriz betetako bizikletak alokatzerakoan Iratiko oihanaren barnean. Trebetasun maila guztiendako ibilbide ezberdinak eta gida zerbitzua segurtasun handiagoa izateko.
Berezitasuna
Iratibiran, gure herriak biziberritzen dituen turismo jasangarriaren aldeko apustua egiten dugu. Gure eginkizuna Iratiko oihanean benetako abentura tekniko eta zirraragarri baten protagonista izango zaren ibilbide bat sortzea da.

