


BTT Ibilbideak
Ibilbide horietaz aparte, baditugu beste hainbat esperientzia eta ibilaldi ezberdin zuen eskura utziko ditugunak. Aparteko txokoak, bidezidor bereziak eta trebetasun maila guztiendako ibilbide egokituak ezagutzen ditugu, irteera bakoitzean bizipen ezberdinak izan dezazun.
​
Badago aukera gida zerbitzua hartzeko, lasaitasun osoz ibilaldiaz disfrutatu ezazun. Lagunduko zaitugu esperientziari mami guztia ateratzeko, paisa, txoko eta bazter ezkutu ezberdinak aurkituz modu eroso eta seguru batean.
BTT zerbitzua: Zure abentura babestua
Iratibira-n ez dizugu bizikleta bat soilik ematen; zure esku beharrezko giza-egitura eta egitura digitala uzten dugu, zuk bakarrik paisaiaz gozatzeaz kezkatzeko. Badakigu Iratiko ohiana oso zabala dela eta gu hemen gaude zure abentura berrian gidatzeko.
Erreserbak zer hartzen du barne?

Kaskoa
Baditugu tamaina ezberdinetako kaskoak, baita txikiendako ere. Material honen erabilera guztiz derrigorrezkoa da.

GPS Esklusiboak
Track zehatzak. Frogatutako ibilbideak bazter zoragarrienetatik bidaltzen zaituztenak, galtzeko beldur barik.

Larrialdietako Kit
Traba mekanikoren bat? Gure bizikletekin gurpilen zulaketak konpontzeko materiala eskaintzen dugu, zure arazoa konpontzeko eta zure abentura ezer ez trabatzeko.